Filmeen erakusketarekin zerikusia duten baimena juridiko eta burokratikoen prozedura guztiei aurre egiten diegu. Kudeaketa integrala burutzen dugu, zuk bakarri filmea ikusi dezazun eta besteaz arduratu ez zaitezen.

.

Jendeaurreko baimenak

Lizentzien eta erakusketa publikoak egiteko beharrezko baimenen kudeaketak burutzen ditugu. Horrela izanik, Servifilms-ek baimentzen dituen erakusketek eta burutzen dituen proiekzio guztiek, propietate intelektualaren eskubidearen legea dute. Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateginak, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua da eta honetan 17, 18, 19 eta 20 artikuluak dira gai hau bereziki zehazten dutenak.

Lege honi huts egiteak, proiekzio bat bertan behera uztea edo isun ugariei aurre egin behar izatea suposa dezake.

Zikloen antolakuntza eta aholkua

Gure lana maite dugu, batez ere, kultur programazioa edo zinema ziklo baterako izenburuak aukeratzeko aholkuren bat beharrezkoa denean. Hurreratu nahi den helburua oinarritzat harturik, izenburu desberdinak aukeratzen ditugu. Publikoa momento atsegin bat pasa dezan eta aldi berean haien kontzientzazio esnatu dadin, aukeratutako filmeak sakonera eta mamia edukiko dute.

Gure zerbitzua filmeen aukeraketan, kontratazioan eta jendaurrean erakusteko eskubideak lortzean oinarritzen da. Filme desberdin hauen erakusketak aproposak dira udaletexeko agenda kultural parte bezala, museoak eskaintzen duten erakusketen osagarri bezala, librutegien agenda kulturetan, hainbat kultur elkartetan, ziklo eta zinemalditan, etb-etan.

Zine-foruma edo mahai-ingurua

Zine-forumekin lortu nahi ditugun helburuak bi dira, bata hezkuntzarekin lotuta dagoena, aurkikuntzarekin bat egitea, baloreak barneratzea eta errealitate sozialen esperientzia izatea, eta bestea, zinematografiarekin zorrozki lotuta dagoena.

Zine-foruma taldean egiten den aktibitatea/jarduera da, non audiobisual bat ( laburmetraia, filmea edo dokumenrala) proiektatzen da eta honen ostean, parte-hartzaileen artean elkarrekintza dinamiko eta komunikatzaile bat egiten da, aurreko bi helburuak lortzeko asmoarekin.

Gure lana zerbitzu honetan, tituloen aholkularitza, filmeen kudeaketa eta
zine-foruma aurrera eramatea dira. Filmeak aukeratzerakoan, eragin dezakeen emozio-inpaktua eta dituen osagai zinematografikoak kontuan izan behar dira bereziki, biekin lortu daitezkeen aspektu arrazionalak eta emozionalak elkarren osagarri bihurtzen direlarik.

Mahai-ingurua, hala nola filmearen proiekzioa, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egiteko aukera eskaintzen dugu.

MATERIALAREN SALMENTA ETA ALOKAIRUA

Zure gela epe mugagabe batean, filme areto bat eraldatu nahi izanez gero, beharrezkoa duzun ikus-entzunezko eta soinu ekipamendu guztia , bai alokairuan, bai salmentan eman ahal dizugu, baita, honetarako behar duzun aholkaritza ere. Bideo-proiektoreak, zine digitala proiektoreak, bozgorailuak, soinu sistemak, pantailak …

Esperientzia zabala duen kolaboratzailea batekin kontatzen dugu zeinek zerbitzu bikaina ematen duen, salmenta egiterakoan eta salmenta-osteko laguntza teknikoan.

Kultur etxeko gela bat, udal- liburutegia, jatetxea edo kafetegi bat, gela huts bat, zine bat bihurtu daitezke eta guk aholkularitza eta gidaritza lanak egin ditzakegu.

DOKUMENTALAK ETA LABURMETRAIAK

Filme laburrek, iraupen luzeagoko lanek edo dokumental lanek, publikoki proeiktatu nahi izanez gero, litzentzia bat lortzea ere beharrezkoa dute.
Orokorrean lan hauek eduki aberats batekin kontatzen dute eta horixe dela eta kategoria hauek ere interesagarriak diren formatu bezala sailkatzen ditugu.

Filme labur batek 30 minutu edo gutxiago irauten duen lana da. Bere edukia sarritan oso aberatsa da eta horixe dela eta, nahiko aproposa zine-forumetan aztertzeko.
Dokumental lan bat iraupen luzekoa izan liteke, non historioa garatzeko, benetako imajinak erabiltzen diren. Honen helburua, garrantzitsua edo aipagarria den zerbaiti buruzko informazio lortzea da eta honela, egoera zehatz baten edo errealitate espezifiko baten testigantza zainduta gelditu daiteke.

ZINEMA MUNDUAREN BILDUMAZALEENTZAT

Zinemaren munduan Servifilmsek igaro dituen urte guztietan zehar, zinemak etapa ezberdinak ezagutu ditu eta horregatik, nahiko zabala den materialarekin kontatzen dugu, S-8mm, 16mm, 35mm eta teknologia digitaleko filmeak, salgai edo alokairuan. teknologia digitala dugu. Genero eta garai guztietako filmeak, formatu desberdineko proiektoreak, soinu ekipoak, hornidurak, kartelak … Filme bildumazalea edo, zinemaren zale amorratua izanez gero,gurekin harremanetan jarri zaitezke eta eskuragarri dagoen materialaren zerrenda emango dizugu. 

No Comments

Leave a Reply

Hitz batean, Servifilms

 

SARRERA

Hitz batean, Servifilms

Gure xedea zinemaren magia edozein lekutara eramatea da. Kanpoko emanaldiak antolatzen ditugu definizio altuko teknologia digitala, edo “Cinema Paradiso” gisara, 35 mm-ko teknologia erabiliz.

Eta gela bat izanez gero, zinema bat prestatu dezakegu enpresa duen barruko emanaldietarako zerbitzuaren bidez.

Azken finean, Servifilms

Zine programazio bat antolatu edo ziklo espezifiko baten erakusketa aurrera eraman dezazun lagundu ahal dizugu. Ziklo kulturaletan, zinemaldietan, udako festatan, zine-klubetan, etb-etan.

Bestalde, zine-forumak ere prestatzen ditugu. Hauekin lortu nahi ditugun helburuak bi dira, bata hezkuntzarekin lotuta dagoena, aurkikuntzarekin bat egitea, baloreak barneratzea eta errealitate sozialen esperientzia izatea, eta bestea, zinematografiarekin zorrozki lotuta dagoena.